2017/12/26

ALBISTEAK


EGUN EDERRA LEMOAKO FRONTOIAN

Kaixo pelotazaleak!
Gaur, abenduaren 26an, eta goizez eta arratsaldez argazkian dituzuen pelotariak (19) ibili dira banan-banan, denok denon kontra pilota-egun polita egiten eta egon garen ikusleei eskaintzen.
Lehenik eta behin eskerrik asko gure pelotariei eta euren familiakoei eduki duten prestutasunagatik jardunaldi luze bezain polit hau posible egiteagatik. Eskerrik asko pilotari-laguntzaileei ere -Ruslan, Unai, Erik, Aitzol eta Mikel- egun honen antolaketagatik.

Bi kategoriatan banaduta egon dira: aurre-umetxuak / umetxuak, alde batetik; eta hortik gora bestetik.
Horrela eta denak pilota goxoagaz, goizean gazteenek  8 tantotara 30 partida jolastu dituzte buruz buru, eta gero beste 15 bikoteka guztiok guztion bikote izanda ere, eta nagusienek  6 tantotara 55 partidu egin dituzte.

Goizeko hamar eta erdietatik ordu biak pasatuta izan arte egon dira frontoiko aurrealdea eta atzealdea erabilita. Arratsaldean semifinalak eta finalak jokatu dira bostetatik aurrera.

Ea nork irabazi duen?
Zalantzarik gabe, gaur Lemoako frontoia irabazlea pilota izan da.

Eskerrik asko

2017/12/14

ASTE HONETAKO PARTIDUAK



ABENDUAREN 26an


LEMOAKO FRONTOIAN



GURE PELOTARI GAZTEENTZAT

JAIALDIA:



EUREN ARTEKO BURUZ BURUKO PARTIDAK

GOIZEKO 10:00etatik HASITA