2018/02/18



EMAKUME MASTER CUP



Gabon, pelotazaleak!
Egun polita gaur Larrabetzun.
Argazkiaren erdian Lemoako hiru pilotari "handi": Nagore, Ana eta Ainhoa, eta inguruan, herriko lagunak.

Ainhoaren maila ezaguna da Lemoako frontoian egoten garenontzat; partiduetan zein entrenamenduetan beti gogotsu. Ez du amore ematen, eta horregatik ez da batere erraza menderatzea.
Pilota maite du. Frontoian eroso dago. Estilo ederra dauka, eta gustagarria da bera ikustea jokatzen.
Emakume Master Cup izan daiteke Ainhoaren etorkizuna, eta egunen batean Lemoako pilotari gazte hau txapelketa honetan goi-goian egongo delakoan nago.

Beteranoen kasua -Nagore eta Ana- txapela kentzeko modukoa da.
Ana eta Nagore zuriz jantzi dira lehenego aldiz txapelketa honetarako, orain dela aste bi Gasteizen hasierako fasean, eta gaur Larrabetzun bigarren fasean.
Eredugarria izan da euren ekimena: eskupilotan egundo jokatu gabeak izan, eta hala ere gure kirolaren aldeko apostua egin.
Eredugarria euren alaitasuna: entrenamentuetan, pilotari gazteen ondoan, beti pozik.
Partida bakoitza garaipena izan da pilotarentzat.


Lemoako Esku Pilota Taldearen aldetik eskerrik asko hiruroi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina