KIROL PROIEKTUA

     LEMOAKO ESKUPELOTAREN
     ESKOLA KIROLA PROIEKTUA



Sarrera

Lemoa eta Bediako Eskupelota Eskolak bertako ume eta gazteen kirola heziketa eta aisialdia bultzatzeko aukera izan gura du. Proiektu honek Eskolaren iragana ahaztu barik, orainean dihardu etorkizunani begira.

Proiektu honetan biltzen da eskolaren filosofia zein den, zer helburu lortu gura diren, partaideak nortzuk diren eta lan dinamikaren nondik norakoak zeintzuk diren.

Gure kirol ereduak hezitzaileak izan nahi du eta jarduerak berarekin batera dakartzan baloreak azpimarratu: diziplina, elkarbanatzea, errespetua, galtzearen zentzua, ahaleginaren onurak, garapen pertsonala emaitzen gainetik jartzea...

Edozein kiroletan xede nagusia irabaztea bada ere, horretarako bideak zeintzuk diren argi daude: bertako umeen parte hartzetik eta kirolaz gozatzetik datozen emaitzak bilatuko ditugu.

Helburuak

o Ikaslearen garapen pertsonalean modu positibo eta integral batean eragitea

o Kirol proiektuko agente guztiek (guraso, hezitzaile, koordinatzaile, e.a.) parte hartze aktiboa izatea.

o Jarduera fisikoa osasunarekin harremanetan jartzea.

o Guztiei zabaldutako praktika izatea, diskriminaziorik gabe (hezkidetza bilatu)

o Aisia helburutzat izan.

o Kirola jarduera hezitzailea izatea. Kirolarekin gure ikasleak balore konkretu batzuetan hezi nahi ditugu: Euskal kultura, kolaborazioa, zuzentasuna, errespetua, e.a.

o Ikasleek kirolaz gozatzea.

o Parte hartzean laguntasunez aritzea.

o Pelotariek kirol honen oinarrizko funtsak bereganatzea.

o Ikasleen ahalmen motorea zabaltzea eta aberastea.

o Ikaslearen garapen motorrean modu positibo batean eragitea.

Partaideak

Umeak:

Neskatoak, mutikoak eta gazteak daude deituta parte hartzera. Ez da ezelango aurre baldintzarik jartzen. Bakar bakarrik parte hartzeko konpromezua izatea. Bakoitzak bere adina kontuan hartuta kategoria ezberdin batean jokatuko du:

Hasi barriak
o Aurreumetxoak
o Umetxoak
o Umeak.
o Gaztetxoak
o Kadeteak
o Gazteak
o 22 urte azpikoak
o Nagusiak

 Entrenatzaileak:

Eskolak baldintza batzuk betetzen dituzten pertsonak ipiniko ditu ardura horretan:

o Eskupelotan jarduteko beharrezkoak diren ezagupenak izan behar dira.

o Eskupelotak eta heziketak motibatzen duen pertsona.

o Pedagogia aldetik balore hezitzaileen berri daukan pertsona.

o Esateaz gain, jokamoldez ere eskolak azpimarratzen dituen baloreen
erakusle izan behar du.

o Eskolako beste partaideen (zuzendaritza batzordea, gurasoak) oneritzia
lortzen saiatu behar du.

o Euskeraz komunikatzeko gaitasuna eduki behar du.

o Eskolagaz inplikatzen den pertsona.

o Eskolak dituen ekonomia baldintzapean lan egiteko pertsona izango da.

Horrezaz gain, entrenatzaile kopurua eskolako ume kopuruak eta beharrizanak markatuko dute. Gainera, entrenatzaile bakoitza zenbat ordu emateko prest dagoen ikusi behar da. Hori eta entrenamenduen ordu banaketa kontuan hartuta erabakiko da zenbat pertsona behar diren zeregin horretarako.

 Jarraitzaileak:

Hauek oso kontuan hartuko ditu Eskolak, kirolariari berotasuna emoten diotelako eta beharrezkoa den giro eragileak direlako.

Gainera euretariko gehienak kirolariaren senideak eta lagunak izaten dira. Beraz ahalik eta modurik erosoenean egotea lortu behar da:

o Ordutegiak errespetatu.

o Informazioa modu egokian eman: kartelak, bloga.

o Instalazioak garbi eta tenperatura egokian izan.

o Ikuskizun egokia eskaini: arduradunen abegitasuna eta arreta, pilotarien

ahalegina eta kiroltasuna, antolakuntza egokia…

Ikuslearen beraren jokamoldearen nondik norakoak ere kontuan hartu
behar dira:

o Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere; umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezten joateko jolasten dute.

o Parte hartzaile guztien ahaleginak txalotu behar dira. Garrantzitsuenak ez du emaitzak izan behar.

o Huts egiteagatik ez iezaiezu errietarik egin; Ikasten ari dira! Diozun guztia positiboa izan dadila, motibagarria hori da, ez agirika egitea.

o Jardueran parte har dezatenekiko errespetua erakutsi (ikasleak, entrenatzaileak, epaileak eta jendea).

o Epaileen erabakiak errespetatu eta umeek hori egiten, eta ezarritako araudiaren arabera jokatzen animatu.

o Uko egin iezaiezu jendeak edota edozein parte hartzailek sortutako edozein motako indarkeriei edo jarrera ezegokiei.

o Jarduerari amaiera ematerakoan balora ezazu benetan garrantzia daukana, hau da, bakoitzaren hobekuntza, eta ez lortutako emaitza.

o Ez ahaztu zeure portaera zeure seme-alabentzat eredu izango denik, eta batez ere benetako protagonistak eurak direnik.

 Zuzendaritza batzordea

Batzorde honek kudeatu eta ordezkatu beharko du Eskola. Berau 7 partaidez osatuta egongo da: presidentea, presidente ordea, delegatua, diruzaina eta 3 laguntzaile.

Karguok lau urterik behin barriztu egingo dira eta komeni da bertatik guraso guztiak pasatzea.

Arduradun hauen zeregin nagusia taldearen (umeak, gurasoak, prestatzaileak eta jarraitzaileak) bat egitea izango da. Horretarako ezinbestekoa da une oro guztion parte hartzea bilatzea ardura ezberdinak emanez. Bestalde, jendea informatuta izatea guztiz beharrezkoa izango da .

Batzorde honetako Presidentea izango da koordinazioa eroango duena eta Batzar Nagusiak deituko dituena. Gainera, Koordinazio Batzarrak finkatuko ditu eta taldearen dinamika eta beharrizanei erantzuna emateko.

Batzorde honek komunikazio argia eta zuzena izan behar du ume, guraso eta entrenatzaileekin. Askotan jarduerak batetik bestera egokitu behar izaten direnez, eta jende askoren koordinazioa behar denez, ezinbestekoa da harreman zuzena izateaz gain, berehalako informazioa helaraztea. Horretarako, telefonoak eta intenetek eskaintzen dituzten abantailak baliatuko dira.

Hona hemen Zuzendaritza Batzordearen zereginak: Batzordearen zereginak izan arren guztion parte hartzea eta laguntza sustatu behar da. Orduan bada, esparru ezbardinak egon arren, talde lana bilatu behar da.

 ZEREGINAK

  • Lehendakaritza (presidentea, presidente ordea). Taldearen arduradun nagusia. Koordinazioa talde barruan: pilotariak, gurasoak, entrenatzaileak. Beste eskupilota taldeakaz harremanak.  Koordinazioa erakundeakaz...
  • Delegatua Kirol arloaren   koordinazioa Partiduen antolaketa. Txapelketak bilatu parte hartzeko. Entrenatzaileakaz koordinatu. Federazioa (aktak, informazioa).
  • Diruzaina: Ordainketak egin, Laguntzak bilatu erakunde eta negozio pribatuetan Erosketak egin: Otartekoak, Materialak, Arropak… Lehendakariari kontuak pasatu.
  • Laguntzaileak: Otartekoak egin. Ura eta otartekoak banatu pilotariei Gauzak batuta itxi. Epaile beharra, Kartelak egin ,Kartelak, jarri Pilotak, garrikoak eta zintak frontoira Epaile, loteria eta sarrerak prestatu, sarrerak kobratu, polikiroldegia zabaldu eta itxi, berogailua martxan jarri Partiduetan egon

Gurasoak:

o Gurasoen jarrerak ereduzkoak izan behar du umeentzat; hau da, erakutsi beharko da eurei hezkuntzaren inguruan eskatzen zaiena. Guraso eta laguntzaileak izan beharko dute, ez zale porrokatuak ; euren seme-alaben heziketari kalte egiten dioten okerreko joerak saihestuko dira: “ partiduak umeentzat dira, ez gurasoentzat “.

o Neska-mutilen, gurasoen eta ikastolaren arteko harremanak bultzatuko dituzte. Laguntzeko prest agertu behar dute. Horren ondorioak onak izango dira guztiontzat.

o Gurasoek zenbaitetan euren txapeldun izate zapuztuaren izan-nahiak igortzen dizkiete euren seme-alabei. Hori eign beharrak nahastea litzateke. Guraso horiek jokoaren erantzukizuna kirol-hezitzaileari utziko diote, eta ez dira haren eginkizunean sartuko: kirol saioez gozatuko dira euren seme-alabekin batera.

Prozedurak

Batzarrak:

o Urtean hiru batzar nagusi egingo dira: hasieran, urtarrilean eta amaieran. Batzar horietan zuzendaritza batzordeak proposatutako informazioa emateaz, eztabaidatzeaz eta erabakiak hartzeaz gain jendearen ekarriak aztertuko dira.

o Zuzendaritza Batzordea hilean behin alkartuko da informazioa elkarbanatzeko, kezkak agertzeko eta eginbeharrak zehazteko.

o Delegatua eta presidentea hile birik behin koordinatuko dira bere eskualdeko taldeagaz.

o Prestatzaileak hile birik behin batzartuko dira Zuzendaritza Batzordearekin informazioa trukatzeko eta irizpideak bateratzeko.

Entrenamenduak

Umeek astean egun bi izango dituzte bere mailako entrenatzailearekin prestaketa egiteko.

Kadeteak, jubenilak eta seniorrak lau egun izango dituzte, bi pilotari dagokiona lantzeko eta beste bi fisikoa lantzeko.

Entrenatzaileek pilotaren trebakuntza lantzeaz gain, beste jokamolde batzuk irakatsiko dizkiete pilotariei:

o Lehiakortasunaren alderdi negatiboak saihestuko ditugu gehiegizko lehiakortasuna baztertuz. Lehiaketa arautua, neurtua eta errespetuduna bultzatuko dugu. Guretzako lehiak norberaren gainditze pertsonala eta bere mugen ezagutza lortzeko bide bat suposatzen du.

o Lehiaketa osasuntsu bat nahi dugu ikasleei esfortzua, errespetua, auto-exijentzia, autonomia, justizia, zuzentasuna, e.a. bezalako baloreak luzatzeko eta euren eguneroko bizitzara eraman dezaten, bizi garen mundu lehiakor honetan pertsona hobeak izaten ikas dezaten. Lehiakorra izatea ona da , neurriz jokatzen den bitartean, besteak errespetatuz eta enpatiaz tratatuz.

o Lehiaketa beharrezkoa da, izan ere umearentzako motibazio iturri garrantzitsua da, baina honek frontoian geratu behar du eta horretarako ez da komenigarria izango emaitzei eta sailkapenei garrantzi gehiegirik ematea . Inoiz ez da gure lan dinamikaren erreferente bat izan behar, gure helburuak lehiaketa baino harago baitoaz.

Honako hau da entrenatzaileen eta pilotarien ordutegia:
  • Frontoi  egunak: martitzena eta  eguena



 Txapelketak

Ume eta gazte guztiak apuntatzen dira ikasturte guztirako leihaketa

nagusian: Arratia Nerbioi. Horretarako lehenengo bikoteak herriko jokalariekin egiten ahaleginduko gara. Dena den, beti dago baten bat edo beste bikote barik geratzen dana. Kasu horietan inguruetako eskoletako arduradunekin batera eskolarteko bikoteak osatzen dira txapelketa hori jolasteko.

Txapelketa horrek ia astero partiduren baten parte hartzeko aukera eskaintzen du.

Txapelketa horretaz gain beste asko sortzen dira ikasturte barruan eta gurasoei eta pelotariei eskaintzen zaizkie parte hartzeko.

Hauexek dira gure pelotariek parte hartzeko dituzten txapelketak:

- Arratia Nerbioi txapelketa.
- Bizkaiko txapelketa.
- Euskadiko txapelketa.
- Zaramagako txapelketa.
- Usansoloko txapelketa
- Zeanuriko txapelketa.
- Berrizko txapeleta.
- Lea Ibarrako txapelketa.
- Amurrioko txapelketa.
- Galdakaoko txapelketa.
- Bizkaiko “EL CORTE INGLÉS” txapelketa.
- Baque-Kafe txapelketa.
- Udaberri txapelketa.
- Euskal liga.
- Lizarra-Estellako txapelketa.
- Txutxinen memoriala herriko jaietan.
- Bakioko txapelketa.
- Igorreko txapelketa.
- Enkarterrietako txapelketa.
- Abadinoko txapelketa.
- Gernikako txapelketa.
- Sopelanako txapelketa.
- Lezamako txapelketa.
- Herri arteko txapelketak.
- Ortuellako txapelketa.
- Muskizko lehiaketa.
- Bilboko Aste Nagusiko LA ESPERANZAko txapelketa.
- Antolatu eta zehaztu beharreko beste batzuk.
- Herriko txapelketak herriko umeen artean eskupilotaren promozioa

 Euskararen erabilera

Jarduera ezbardinetan gure artean hizkuntza gutxitua den euskera eta bere
erabilera bermatzeko ahalegina egin behar da. Horretan esparru ezbardinak hartu behar dira kontuan: eguneroko harremanak, dokumentazioak, kartelak...