2018/11/01

ANA ETA AINHOA EMAKUME MASTER CUP


EMAKUME MASTER CUP
Ana Aguilera eta Ainhoa Romero izan dira Lemoako Eskupilota taldeko ordezkariak Emakume Master Cup 4½ txapelketan.
Ana Aguilera
Anak lehen kanporaketa Gasteizen egin zuen urriaren 21ean goizeko 11:30ean.
REYES AZKOITIA
BERGARA
NEREA SAGARNA
LARRABETZU
ANA AGUILERA
LEMOA

Anak partidu biak irabazi zituen, (18-14) Nerearen aurka, eta (18-11) Reyesen kontra, eta hurrengo faserako sailkatu zen.
Matiena, urriaren 28an, arratsaldeko 18:30ean.
MARIAN TRIGO
BASAURI
NAGORE AZURMENDI
AZPEITIA
ANA AGUILERA
LEMOA

Sailkapen-fase honetan Anak partidu bat irabazi eta bestea galdu egin zuen, eta zoritzarrez ezin izan zen sailkatu hurrengo kanporaketarako.
Anak (18-14) irabazi zuen Marianen kontra, eta jarraian Nagoreren aurka ezin izan zuen, eta (18-04) galdu.
Partiduaren ostean Anak esan zuen harrotasunez eraman duela txapelketan Lemoako Eskupilotako izena.
Ana, gu bai harro gaudela zuk taldearen izenean parte hartu izanaz. EUTSI GOIARI!

Ainhoa Romero
Ainhoak, gure pilotari gazteak, Abadiñon eman zion hasiera eta bukaera txapelketari, partidu bat irabazita eta bestea galduta.
Abadiño, urriaren 28an, eguerdiko 13:30ean
NAROA ELIZALDE
ZUBIETA
DANIELA VARGAS
MEXIKO
AINHOA ROMERO
LEMOA

Lehenengo partida galdu zuen (18-11) Naroaren aurka, eta bigarrena irabazi (18-06) Daniela mexikarraren  kontra.
Ainhoa, Abadiñokoa gorabehera, beti egongo da lehian. EZ ETSI, AINHOA.
AUPA ANA ETA AINHOA, ESKERRIK ASKO!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina