2018/11/20

Emakume Master Cup Finalaurrekoak



Amaia Aldai/Araitz Eizagire eta Naroa Elizalde / Oihana Orbegozok jokatuko dituzte promozio mailako finelardiak emozioz beteriko kanporaketa bikain batzuen ostean
Giro ezin hobean, Lemoako pilotalekuan bertako eta kanpoko pilotazale ugari bildu ziren, jokatu ziren Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako promozio mailako azken kanporaketak eta lehia estuaren ostean, erabakita geratu dira Amezketan jokatuko diren finalerdiak. Kirol guztietan emozioa beharrezko osagaia izaten da eta soberan izan zuten horretan frontoira gerturatu ziren guztiek. Azkenean Amaia Aldai / Araitz Eizagirre eta Naroa Elizalde / Oihana Orbegozo izango dira Larrunarrin finalerako txartela eskuratzen saiatuko diren pilotariak.
Lemoako lehen multzotik Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo sailkatu ziren eta euren arteko partida ikusgarria suertatu zen, estua eta borrokatua. Une batzuetan Amaia Aldai urduri ikusi genuen, baina Imanol Agirre pilotari profesional ohiaren aholkuek lagunduta edo, partidara itzuli eta eta 18-13 nagusitu zen dimoztarra. Azpeitiarren arteko derbian, Oihana Orbegozo 12-18 nagusitu zitzaion Maddi Unanueri eta puntu horrek eman zion finalerdietarako txartela.
Beste multzoan are eta handiagoa izan zen emozioa eta garaipen bana eskuratuta, alde eta kontrako tantoak batu behar izan ziren hurrengo kanporaketarako sailkatuak nortzuk izan ziren jakiteko. Azkenean Naroa Elizalde eta Araitz Eizagirrek lortu zuten aurrera egitea baina oso kontuan hartzekoa da Naroa Agirrek egindako lana. Zestoarrak tanto baten aldeaz irabazi zion Naroa Elizalderi lehen partidan eta nekeak erasanda edo, Araitz Eizagirreren aurka bederatzi tanto baino ezin izan zituen egin eta emaitza horrek min handia egin zion Agirrerri azken zenbaketan.
.
http://www.emakumemastercup.eus/images/572.pnghttp://www.emakumemastercup.eus/images/573.pngEmakume Master Cup

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat