2019/01/09
PROFESIONAL MAILAKO PARTIDA LEMOAN
2018/11/20
LEMOAKO ESKUPILOTA TADEA ETA EUSKARALDIA
Emakume Master Cup Finalaurrekoak
Amaia Aldai/Araitz Eizagire eta Naroa Elizalde /
Oihana Orbegozok jokatuko dituzte promozio mailako finelardiak emozioz beteriko
kanporaketa bikain batzuen ostean
Giro ezin hobean, Lemoako
pilotalekuan bertako eta kanpoko pilotazale ugari bildu ziren, jokatu ziren
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako promozio mailako azken
kanporaketak eta lehia estuaren ostean, erabakita geratu dira Amezketan
jokatuko diren finalerdiak. Kirol guztietan emozioa beharrezko osagaia izaten
da eta soberan izan zuten horretan frontoira gerturatu ziren guztiek. Azkenean
Amaia Aldai / Araitz Eizagirre eta Naroa Elizalde / Oihana Orbegozo izango dira
Larrunarrin finalerako txartela eskuratzen saiatuko diren pilotariak.
Lemoako lehen multzotik Amaia
Aldai eta Oihana Orbegozo sailkatu ziren eta euren arteko partida ikusgarria
suertatu zen, estua eta borrokatua. Une batzuetan Amaia Aldai urduri ikusi
genuen, baina Imanol Agirre pilotari profesional ohiaren aholkuek lagunduta
edo, partidara itzuli eta eta 18-13 nagusitu zen dimoztarra. Azpeitiarren
arteko derbian, Oihana Orbegozo 12-18 nagusitu zitzaion Maddi Unanueri eta
puntu horrek eman zion finalerdietarako txartela.
Beste multzoan are eta handiagoa
izan zen emozioa eta garaipen bana eskuratuta, alde eta kontrako tantoak batu
behar izan ziren hurrengo kanporaketarako sailkatuak nortzuk izan ziren
jakiteko. Azkenean Naroa Elizalde eta Araitz Eizagirrek lortu zuten aurrera
egitea baina oso kontuan hartzekoa da Naroa Agirrek egindako lana. Zestoarrak
tanto baten aldeaz irabazi zion Naroa Elizalderi lehen partidan eta nekeak
erasanda edo, Araitz Eizagirreren aurka bederatzi tanto baino ezin izan zituen
egin eta emaitza horrek min handia egin zion Agirrerri azken zenbaketan.
.
2018/11/07
EMAKUME MASTER CUP, LEMOAN
EMAKUME MASTER CUP
LEMOAKO FRONTOIAN, AZAROAREN 17an,
ARRATSALDEKO 16.30etatik aurreraNAROA AGIRRE (Arroagoia/Zestoa)

AMAIA ALDAI (Dima)
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ARAITZ EIZAGIRRE (Arroabea/Zestoa) |
NAROA ELIZALDE (Zubieta)


OIHANA ORBEGOZO (Azpeitia)
MADDI UNANUE (Azpeitia)
2018/11/02
OIER ETXEBARRIA URKIZA
![]() |
ZORIONAK OIER! |
ASPE
2018/11/01
ANA ETA AINHOA EMAKUME MASTER CUP
EMAKUME MASTER CUP
Ana Aguilera eta Ainhoa Romero izan dira Lemoako Eskupilota taldeko
ordezkariak Emakume Master Cup 4½ txapelketan.
Ana Aguilera
Anak lehen kanporaketa Gasteizen egin zuen urriaren 21ean
goizeko 11:30ean.
REYES AZKOITIA
|
BERGARA
|
NEREA SAGARNA
|
LARRABETZU
|
ANA AGUILERA
|
LEMOA
|
Anak partidu biak irabazi zituen, (18-14) Nerearen aurka,
eta (18-11) Reyesen kontra, eta hurrengo faserako sailkatu zen.
Matiena, urriaren 28an, arratsaldeko 18:30ean.
MARIAN TRIGO
|
BASAURI
|
NAGORE AZURMENDI
|
AZPEITIA
|
ANA AGUILERA
|
LEMOA
|
Sailkapen-fase honetan Anak partidu bat irabazi eta
bestea galdu egin zuen, eta zoritzarrez ezin izan zen sailkatu hurrengo
kanporaketarako.
Anak (18-14) irabazi zuen Marianen kontra, eta jarraian
Nagoreren aurka ezin izan zuen, eta (18-04) galdu.
Partiduaren ostean Anak esan zuen harrotasunez eraman
duela txapelketan Lemoako Eskupilotako izena.
Ana, gu bai harro gaudela zuk taldearen izenean parte
hartu izanaz. EUTSI GOIARI!
Ainhoa Romero
Ainhoak, gure pilotari gazteak, Abadiñon eman zion
hasiera eta bukaera txapelketari, partidu bat irabazita eta bestea galduta.
Abadiño, urriaren 28an, eguerdiko 13:30ean
NAROA ELIZALDE
|
ZUBIETA
|
DANIELA VARGAS
|
MEXIKO
|
AINHOA ROMERO
|
LEMOA
|
Lehenengo partida galdu zuen (18-11) Naroaren aurka, eta
bigarrena irabazi (18-06) Daniela mexikarraren
kontra.
Ainhoa, Abadiñokoa gorabehera, beti egongo da lehian. EZ
ETSI, AINHOA.
2017/12/26
ALBISTEAK
EGUN EDERRA LEMOAKO FRONTOIAN
Kaixo pelotazaleak!
Gaur, abenduaren 26an, eta goizez eta arratsaldez argazkian dituzuen pelotariak (19) ibili dira banan-banan, denok denon kontra pilota-egun polita egiten eta egon garen ikusleei eskaintzen.
Lehenik eta behin eskerrik asko gure pelotariei eta euren familiakoei eduki duten prestutasunagatik jardunaldi luze bezain polit hau posible egiteagatik. Eskerrik asko pilotari-laguntzaileei ere -Ruslan, Unai, Erik, Aitzol eta Mikel- egun honen antolaketagatik.
Bi kategoriatan banaduta egon dira: aurre-umetxuak / umetxuak, alde batetik; eta hortik gora bestetik.
Horrela eta denak pilota goxoagaz, goizean gazteenek 8 tantotara 30 partida jolastu dituzte buruz buru, eta gero beste 15 bikoteka guztiok guztion bikote izanda ere, eta nagusienek 6 tantotara 55 partidu egin dituzte.
Goizeko hamar eta erdietatik ordu biak pasatuta izan arte egon dira frontoiko aurrealdea eta atzealdea erabilita. Arratsaldean semifinalak eta finalak jokatu dira bostetatik aurrera.
Ea nork irabazi duen?
Zalantzarik gabe, gaur Lemoako frontoia irabazlea pilota izan da.
Eskerrik asko
2017/12/14
ASTE HONETAKO PARTIDUAK
ABENDUAREN 26an
LEMOAKO FRONTOIAN
GURE PELOTARI GAZTEENTZAT
JAIALDIA:
EUREN ARTEKO BURUZ BURUKO PARTIDAK
GOIZEKO 10:00etatik HASITA
2017/03/28
2017/03/21
2017/02/23
2017/02/15
Otsailaren 17tik 18ra bitarteko partiduak
Asteburu honetan BIZKAIKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALAK jokatuko dira eta Umeen kategorian Ikerrek eta Ederrek jokatuko dabe, ZORTE ON!!!!!
Asteburu honetan BIZKAIKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALAK jokatuko dira eta Umeen kategorian Ikerrek eta Ederrek jokatuko dabe, ZORTE ON!!!!!
2017/02/09
Otsailaren 9tik 12ra bitarteko partiduak
Asteburu honetan Arratia-Nerbioi txapelketaren "Hasiberriak" eta "Aurreumetxoak" kategorietako finalak jokatuko dira Arrigorriagan, zapatuan, otsailak 11. Lemoatik,
Maialenek eta Josebak jokatuko daurie Hasiberrietan. Kartela, eskumako aldean daukazue.
Animo eta zorte on bioi!!!!
Asteburu honetan Arratia-Nerbioi txapelketaren "Hasiberriak" eta "Aurreumetxoak" kategorietako finalak jokatuko dira Arrigorriagan, zapatuan, otsailak 11. Lemoatik,
Maialenek eta Josebak jokatuko daurie Hasiberrietan. Kartela, eskumako aldean daukazue.
Animo eta zorte on bioi!!!!
2017/02/01
2017/01/26
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




















